XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argitaratu berria da
Pott Banda, Bilboaldeko talde literario bat da.
Hasieran, orain urte bete edo gehiago, editorial gisa funzionatzeko sortu omen zen (Etiopia, Bernardo Atxagaren poema liburua ere argitaratua dute) eta, gero, diru eskasia medio, aldizkari bat argitaratuez iraun dute.
Hiru zenbaki argitaratu dituzte
Kirikino edo sagarroi eskritore bat azalean agertzen duen ale hontan, aurreko hiru zenbakietan bezala, hainbat idazlan eta marrazki dira.
Zenbait komentario, hautapen eta narrazio literario orijinal dago aldizkarian, oro katxondeo eta denunziaz interpolatua.
Zenbaki hontako bi textorik interesgarrienak, agian, hasieran eta luzaro agertzen den euskal kritika eta ideolojia kulturalei buruzko komentarioa eta, bestalde, T. S. Eliot poetari buruzko orrialdeak dira (Oroitzen dugu, bide batez, Eliot-en obra baten itzulpena, Gabriel Aresti zenak egina, prometitzen zutela Pott-ekoek argitaratzea beren aldizkariaren lehen alean).
Edozelan ere arras interesgarriak dira texto guztiak, marrazkiak ere oso egokiak eta presentazioa, aurreko zenbakikoa baino merkeago bada ere, polita.
Pott Bandak irauten du beraz eta iraun ere gero eta hobeto.
Ez dute Pott egitez, pott egin alegia.
Euskal literatura irakurtzen duenik bada ez beza irakurri gabe